2015-05-21

"Herri Administrazioak eta Okupazioa"

Bilboko Okupazio Bulegoak zazpi urte daramatza, arrazoi ezberdinak medio, okupazioa etxebizitza lortzeko bide bezala aukeratu duten pertsona guztiei aholkua eskaintzen. Gizarte eragile zein pertsona eta lagun taldeengandik, hamaika dira gure artetik pasa izan diren kasuak eta esperientzia anitz guzti hauek bultzatu gaituzte txosten hau aurkeztera.
"Herri Administrazioak eta Okupazioa" izena duen txostenarekin Instituzioek okupazioaren inguruan hitz egitean kontutan izan behar dituzten baldintza legalak ikertu eta laburbildu nahi izan ditugu. Baina ez soilik hori, okupazioa etxebizitza eskuratzeko problematikaren testuinguruan kokatu nahi dugu eta eremu horretan erakunde publikoen esku dauden jarduera ildo ezberdinen inguruan hausnarketa eta eztabaida bultzatzea ere badugu helburu.
Ez da gure intentzioa alderatzea, ekarpena egitea baizik. Gaur egun gizarteak bizi duen egoera ikusita, inoiz baino argiago ikusten dugu guztion arteko diskurtso berriak eraikitzearen beharra. Horretarako formazioa eta eztabaida ezinbestekoak dira eta horiek pizteko tresna gisa argitaratu dugu txosten hau. Lagungarri izatea espero dugu eta edozein galdera edo proposamenik izanez gero, zalantzarik ez izan gurekin harremanetan jartzen.

[PDF] "Herri Administrazioak eta Okupazioa"
https://drive.google.com/file/d/0B6ryG860QXIrWm1HaWM0b25kN0U/view?usp=sharing