2015-02-01

Urtzi eta Telleren gaur egungo egoera

Urtzi eta Telle 2014ko urriaren 11n sartu ziren Basauriko kartzelan, 2 urte terdiko espetxe zigorra betetzeko. Basaurin egon diren bitartean, biak elkarrekin egon dira zelda berean. Tartean, lagun eta senideen bisitekin arazoak izan dituzte, eta behin baino gehiagotan ukatu dizkiete bisitak, inolako arrazoirik gabe.
Hilabete batzuetara, abendu hasieran hain zuzen, FIES 3 (Ficheros de Internos de Especial seguimiento) bezala klasifikatu zituzten. Grebalariak Aske herri plataformatik FIES klasifikazioa salatu nahi dugu. Estatu Espainolak gure eskubideak etengabe murrizteaz gain, beste eredu sozioekonomiko baten alde lan egiten duten pertsonak kriminalizatu egiten ditu, terrorista bezala sailkatuz. Neurri honen bidez, haienganako kontrola eta zaintza areagotu egin da. Gainera, sailkapen horren harira, espetxez aldatu dituzte.
Egun, Gasteizeko Zaballa espetxean daude. 2 hilabete daramatzate han eta elkarrekin daude zelda berean, errespetuzko moduluan. Ondo daude, eta oso gogotsu!
Animatu eta idatzi Urtzi eta Telleri! Hemen duzue helbide berria:

Jon Telletxea Irisarri
Centro penitenciario de Araba
Portillo de San Miguel 1, Carretera N-1, Km 340
01230 Nanclares de la Oca (Araba)

Urtzi Martinez Martin
Centro penitenciario de Araba
Portillo de San Miguel 1, Carretera N-1, Km 340
01230 Nanclares de la Oca (Araba)