2014-12-12

Erresistentzia eredugarria Bilboko Maison13-ren desalojoan



Bilboko Alde Zaharreko Maison 13 eraikin okupatua erresistentziaz defendatu dute lau orduz. Balkoietan kateatu dira eta eskuak elkarri lotu dituzte hodien bidez. Ertzaintzak lau ordu behar izan ditu solairuz-solairu bertan zeuden gazteak ateratzeko, eta salatu dute “bortizkeriaz” jokatu dutela. Azken solairuan zeuden gazteak askatzeko suhiltzaileei deitu die Bilboko Udalak, eta jakinarazi dute suhiltzaileak lan hori egitera ukatu badira ere udalak derrigortu egin dituela mehatxu bidez. Inguruan herritar andana bildu da animoak ematera, eta Ertzaintzak horien aurka oldartu da hainbat unetan. Goizean lagun bat atxilotu dute eta beste hainbat identifikatu. Hutsaraztea amaitu ostean, aldiz, beste lau lagun atzeman dituzte “legez kanpoko elkarretaratzea eta autoritateari irain egitea eta indarkeria erabiltzera bultzatzea” leporatuta. Gertatutakoa gaitzetsi eta proiektuari elkartasuna adierazteko, 200 lagun inguru manifestatuu dira arratsaldean Bilboko Alde Zaharreko kaleetatik barrena.