2013-11-29

Erribera 13‬ko

Ongi Etorri !

‎Erribera 13‬ eraikin okupatuan lanean gabiltzanok, ostegun honetan, abenduak 5, burutuko dugun ate irekitzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Eraikina eta egindako prozesua eta lana ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu, etorkizunean ere bidea elkarrekin egiteko. Hau da antolatu dugun egitarau txikia:
18.00etan Kalejira informatiboa santiago plazatik
19.30etan Aurkezpena, luntxa eta musika Erribera 13 eraikinean bertan.
Bertan ikusiko garelakoan, besarkada bana!