2013-09-06

Ateak Ireki Dokumentala Bilbon aurkeztu: CAN "El gran golpe"‏


Ateak Ireki elkarteak CANaren inguruan grabatu zuten dokumentala Nafarroatik kanpo zabaltzen laguntzeko eskaera luzatu ziguten uda aurretik. KONTUZ! elkartearekin batera eginiko dokumentala da. Elkarte honek salaketa ipini zuen garaiko CANen zeuden hainbat karguren aurka epaitegietan. Nafarroatik haratago ezagutuarazi nahi dute, arazoa ez zelako bakarrik Nafarroan eman, CANek estatu osoan bulegoak izan dituelako. Zabaltze hau gizarte eragileen bitartez egin nahi dute, auzolanean.
Hasiera batean Pa...Ya konpartsak lekukoa hartu bazuen ere, gerora Otxarkoagako AFOk ERE batu da honetara. Bide beretik, gure nahia litzateke bestelako eragile eta elkarteek lekukoa ere hartzea. Honela, IRAILAren 26an, OSTEGUNEZ, 19:00etatik aurrera, La Bolsa Gizarte Etxearen ARETO NAGUSIAn (Pilota k/-an) izango den emanaldi eta hitzaldira sustatu eta parte hartzen gonbitea luzatu nahi dizuegu.
 (orain arte honetara batu direnetako batzuk: Konpartsa Pa...Ya, Konpartsa Altxaporrue, Konpartsa Komantxe, Konpartsa Txori Barrote, AFO,... )