2013-08-26

Antifa Rock Gaua 2013 * V. Edizioa - Kronika


"Triburbanismoan" aritzen garenon bizimodua ez da batere erreza: hedabide nagiek taldeen izenak nahasten dituzten gure kontzertuak hedatzerakoan; kartel eta afitxa guztietan egitarauaren oineko letra txikian agertzen gara, hori bai, agertzekotan; eta abar. Erromerien ganorabakotasunean eta itxura soilean oinarritzen diren talde eta doinu guzti horien artean, kaleko zarata kaletarrak jorratzen ditugunon garrasiak noizbehinka azalaratu eta sekulako oihartzuna lortzen du. Joan den asteartean, hilak 20, horixe bera gertatu zen: konpromisoz blai ziren lau talde gazte izugarri (hori bai, ibildidez, ta ez adinez, jaja) eskenatokia partekatu eta, oztopoak-oztopo, kontzertu paregabea eskaini zuten Bilboko Komantxe Konpartsako taula gainean. Baina istorio hau, ostera, ez zen soilik eskenatokiko aferara mugatu...
Eguerdiko ordu batak ziren gehienok topa ginenean: atzerritik (Ezkerraldetik, hain zuzen ere, jaja) etorritako giriak argazkilarienak egiten eta oin-beltzek euren postu beltzekin zera beltzak saltzen zeunden bitartean, bertan agertu ginen gu, mozkortzeko prest. Gure "sunglasses"ekin "rock & roll" izarren moduan aritu ginen barra ondoan, eta Irola Irratiak antolaturiko zuzeneko programazioan duintasun osoz gure astakeriak bota genituen damutu gabe (eskerrik asko elkarrizketa xumeagatik, Iñigo "Difuntos Telaraña", bihotzez). "Sexo, cerveza y tortilla de patatas (con cebolla)" lelopean, manifestazioa burutu genuen bazkaldu behar genuen gargardotegira arte. Ekimen jendetsua, bai, "El Correo españolek" aurreikusten zituen ondorioekin: Oi!laskoa, garagardo merkea, patxarana eta "terrorismoaren goraipamena", hain zuzen ere.
Bazkaldu ostean Gipuzkoatik etorritakoekin elkartu ginen, eta kontzertuaren prestakuntzari ekin genion: frogak egin, dana muntatu eta, noski, berebiziko mementua; taldeen ordena zehaztu. Zentzu horretan, Saskarrak-eko zikinek euren egistasmo zikina bermatu zuten: lehenak izango ziren. Jarraian, Portugaleteko "esquinjer criú"k aurkeztutako "Oi sin concensiones" entzungo genuen: Burdinkaia; basakeri burusoila, alegia. Hirugarrenak Bellator-eko gazte gipuzkoarrak izango ziren, Ñoñostiko Errealeko "pijoek" lortutako garaipenarekin motibatuta. Eta, azkenik, hiru talde telonero horien ostean, plater okagarri... nagusia: Tommy Guneko santurtziarrak, ikuskizu negargarri -baina aldi berean sutsu eta bizia- emoteko prest zirenak.


Frogak behin eginda, afaltzera joan ginen. Zorionez, eztago txosnetako bokatak baino zera sendagarriagorik erabateko atxurra kendu eta taula gainean egurra emateko (Burdinkaiako txakur-txirulek cous-cousa hartu zuten, argi gera dadila). Zegoeneko, hamaika t'erdiak ziren. Dana prest. Odola bero, burua bero, bihotza bero. Jaialdia hastear zegoen.
Ahots potentea, bi gitarra-jole gogor, baxulari ezinhobea eta bateria-jole bortitza. Euskara mihian, euskara bihotzean, euskara xede. Saskarrak (Saskarrak Punkoi Antisoziala) taula gainean, alegia. Azken urteetan Nafarroak bizi duen Pun/Oi eztandaren isladarik nagusienetarikoa. Txantreatar hauek izugarri ondo aritu ziren, kanta propioak eta euskaratutako hainbat bertsio jorratuz. Bertan ginenok, oro har, oso zapore ona utzi dutelakoan gaude, eta lehen taldea izan arren, jendaurrea berotu eta bertan egondako guztiak mugitu zituzten. "Non hobe" eta "Beti gogoan" kantak, besteak-beste, herri-ereserki moduan abestu ziren. Iruñerriatik etorritako batailoia maila nabarmen altua utzi zuen. Hitzik gabe, bihotzez.
Jarraian, bandera gorria ikustarazi ziguten. Igitaia eta mailua. Tiranteak, poloak, praka estuak eta Doc. Martens-ak. Benetako kaskamotzak, gaur egun "True Skins" deritzogunak. Langile eskualde batean sortuak, haziak, eta langile-amorruaren islada ezinhobea plazaratzen dutenek. "Kaleko jendea" dira, abesten duten moduan. Burdinkaiatarrek (Burdin) gogor, zorrotz eta ttinko aritu ziren taula gainean. Ingalaterrako Laurogeiko hamarkadaren Oi doinu klasikoaren itzal gorria kantetan, duintasuna eta borroka bera. Bozgorailu eta ekipoarekin arazoak izan zituzten arren, zuzeneko ederra eskaini zuten: "Biolentzia", "Vodka" eta "Fuck the Union Jack" bezalako kantak ez ziren falta. Gainera, Portugaletetar hauek egindako "Joe Hawkins" (The Oppressed) kantaren bertsioan, argi eta garbi utzi zuten argi eta garbi utzi behar zuten dena: "Ingalaterran sortua, mundutik zabaldua, Euskal Herrian gure erara" ("Oi! Doinuak"). Hori bai danbada. Ezkerraldeko Infa-Riot-ak, jaja.


Egunsentiko ordu biak aldera ziren, hurrengo taldearen txanda. Doinu zorrotza, arina, gogorra. Estatu mailatik datozkigun Harcore/Oi doinuak aintzat hartuta, Bellatoreko (Bellator - Urola) jendeak kontzertu izugarri eta paregabea eskaini zuen. Urola Kostako bostkotea, antifaxismoa gidari, ordu beteko saioa egin eta jendaurrea erabat motibatu zuen. "Tus días", "Sistemaren jokoan" edo Trastorno Mental taldeko "Antifaxista beti" bertsioarekin bertan zeunden gazte, heldu eta zahar guztiak (bai, baten-bat bertaratu zen, jaja) hunkitu eta berotu zituzten. Zarata kontundentea, letra koherenteak, eta, batez ere, konpromisioa. Ederra, benetan.
Aurreko talde guztiek kontzertu politak eman zituztenez, azkenengo taldeak oso zaila izango zuen ezarritako mailari eusteko. "Bertsio polizialak" esaten duen moduan, "gainerako taldeen maila ikusterakoan, Tommy Gun taldeko bateriajolea gogogabetu eta alkolean erori zen". Hau da: taldeko taldekide bat atxurtu eta erabat mozkortuta igo zen taula gainera. Akatsak-akats, oztopoak-oztopo, santurtziar hauek mailari eutsi zioten, gora-beherekin, bai, baina jarrera izugarriarekin. Sekulako zuzenekoarekin, "Zikinak", "Bakartia" eta Cockney Rejects-en "Oi! Oi! Oi!" bertsioetan erakutsitako adorearekin, besteak-beste, doinuarekin izandako arazoak jendaurreraren buru eta belarrietatik kendu eta kontzertua salbatu zuten. Hemendik aurrera, "Nazkagarrien aurka" izango dugu gudu-orro.


Tamalez, jaialdia bukaerara heldu zen, eta, nahiz eta arazo pilo izan, bertan egon ginen guztiok zapore oso gozo batekin geratu ginen, Jaialdia errepikatzeko modukoa. Antifaxismoa, koherentzia politikoa eta abertzaletasuna aisialdiarekin bateragarriak direla erakutsi zuten, taldeek ez ezik, bertan agertutako lagun guztiek ere. Gainera, aspaldian ez zela egiten Punk/Oi jaialdi arrakastatsu eta ederra Bilboko Aste Nagusian, eta bai Komantxe Konpartsa, bai Sare Antifaxistari, eskertu behar diogu. Ez soilik Jaialdia antolatzeagatik, baizik eta Jaietan jai-eredu euskaldun, herrikoi eta parte-hartzailea bultzatzeagatik. Hurrengo urtean egurra gehiago emongo dugu, ziur. Egon adi !!