2015-05-21

"Herri Administrazioak eta Okupazioa"

Bilboko Okupazio Bulegoak zazpi urte daramatza, arrazoi ezberdinak medio, okupazioa etxebizitza lortzeko bide bezala aukeratu duten pertsona guztiei aholkua eskaintzen. Gizarte eragile zein pertsona eta lagun taldeengandik, hamaika dira gure artetik pasa izan diren kasuak eta esperientzia anitz guzti hauek bultzatu gaituzte txosten hau aurkeztera.
"Herri Administrazioak eta Okupazioa" izena duen txostenarekin Instituzioek okupazioaren inguruan hitz egitean kontutan izan behar dituzten baldintza legalak ikertu eta laburbildu nahi izan ditugu. Baina ez soilik hori, okupazioa etxebizitza eskuratzeko problematikaren testuinguruan kokatu nahi dugu eta eremu horretan erakunde publikoen esku dauden jarduera ildo ezberdinen inguruan hausnarketa eta eztabaida bultzatzea ere badugu helburu.
Ez da gure intentzioa alderatzea, ekarpena egitea baizik. Gaur egun gizarteak bizi duen egoera ikusita, inoiz baino argiago ikusten dugu guztion arteko diskurtso berriak eraikitzearen beharra. Horretarako formazioa eta eztabaida ezinbestekoak dira eta horiek pizteko tresna gisa argitaratu dugu txosten hau. Lagungarri izatea espero dugu eta edozein galdera edo proposamenik izanez gero, zalantzarik ez izan gurekin harremanetan jartzen.

[PDF] "Herri Administrazioak eta Okupazioa"
https://drive.google.com/file/d/0B6ryG860QXIrWm1HaWM0b25kN0U/view?usp=sharing

2015-02-01

Urtzi eta Telleren gaur egungo egoera

Urtzi eta Telle 2014ko urriaren 11n sartu ziren Basauriko kartzelan, 2 urte terdiko espetxe zigorra betetzeko. Basaurin egon diren bitartean, biak elkarrekin egon dira zelda berean. Tartean, lagun eta senideen bisitekin arazoak izan dituzte, eta behin baino gehiagotan ukatu dizkiete bisitak, inolako arrazoirik gabe.
Hilabete batzuetara, abendu hasieran hain zuzen, FIES 3 (Ficheros de Internos de Especial seguimiento) bezala klasifikatu zituzten. Grebalariak Aske herri plataformatik FIES klasifikazioa salatu nahi dugu. Estatu Espainolak gure eskubideak etengabe murrizteaz gain, beste eredu sozioekonomiko baten alde lan egiten duten pertsonak kriminalizatu egiten ditu, terrorista bezala sailkatuz. Neurri honen bidez, haienganako kontrola eta zaintza areagotu egin da. Gainera, sailkapen horren harira, espetxez aldatu dituzte.
Egun, Gasteizeko Zaballa espetxean daude. 2 hilabete daramatzate han eta elkarrekin daude zelda berean, errespetuzko moduluan. Ondo daude, eta oso gogotsu!
Animatu eta idatzi Urtzi eta Telleri! Hemen duzue helbide berria:

Jon Telletxea Irisarri
Centro penitenciario de Araba
Portillo de San Miguel 1, Carretera N-1, Km 340
01230 Nanclares de la Oca (Araba)

Urtzi Martinez Martin
Centro penitenciario de Araba
Portillo de San Miguel 1, Carretera N-1, Km 340
01230 Nanclares de la Oca (Araba)

2015-01-25

Kukutza gaztetxearen okupazioa epaituko dute

Urtarrilaren 28, 29 eta 30ean 23 lagun epaituko dituzte Kukutza III gaztetxea okupatzeagatik eraikinaren jabeak akusazio partikularra kendu du



Kukutza gaztetxearen desalojoagatik 23 lagun epaituko dituzte urtarrilean
https://kukutzarekin.wordpress.com/2015/01/21/kukutza-epaitegietan/