2013-09-01

Kukutza III gaztetxea auzobaten borroka elkarrizketak trailerra


Kukutza III Gaztetxea "Auzobaten Borroka" (elkarrizketak) trailerra
"Nada de lo que se haga para defender Kukutza puede ser peor que el hecho de derribarlo"
Gora okupazioa eta autogestioa !!

2013-08-30

Ayuda para el documental de Aste Nagusia


Como ya sabeis, Bilboko Konpartsak esta haciendo un documental sobre los inicios de Aste Nagusia, y para ello es necesaria la ayuda de todxs lxs konpartserxs.
Si teneis fotos, super 8 o videos antiguos (1978-1989), por favor, llamad a:
Jorge: 617676850  Victor: 607580633 

2013-08-26

Antifa Rock Gaua 2013 * V. Edizioa - Kronika


"Triburbanismoan" aritzen garenon bizimodua ez da batere erreza: hedabide nagiek taldeen izenak nahasten dituzten gure kontzertuak hedatzerakoan; kartel eta afitxa guztietan egitarauaren oineko letra txikian agertzen gara, hori bai, agertzekotan; eta abar. Erromerien ganorabakotasunean eta itxura soilean oinarritzen diren talde eta doinu guzti horien artean, kaleko zarata kaletarrak jorratzen ditugunon garrasiak noizbehinka azalaratu eta sekulako oihartzuna lortzen du. Joan den asteartean, hilak 20, horixe bera gertatu zen: konpromisoz blai ziren lau talde gazte izugarri (hori bai, ibildidez, ta ez adinez, jaja) eskenatokia partekatu eta, oztopoak-oztopo, kontzertu paregabea eskaini zuten Bilboko Komantxe Konpartsako taula gainean. Baina istorio hau, ostera, ez zen soilik eskenatokiko aferara mugatu...
Eguerdiko ordu batak ziren gehienok topa ginenean: atzerritik (Ezkerraldetik, hain zuzen ere, jaja) etorritako giriak argazkilarienak egiten eta oin-beltzek euren postu beltzekin zera beltzak saltzen zeunden bitartean, bertan agertu ginen gu, mozkortzeko prest. Gure "sunglasses"ekin "rock & roll" izarren moduan aritu ginen barra ondoan, eta Irola Irratiak antolaturiko zuzeneko programazioan duintasun osoz gure astakeriak bota genituen damutu gabe (eskerrik asko elkarrizketa xumeagatik, Iñigo "Difuntos Telaraña", bihotzez). "Sexo, cerveza y tortilla de patatas (con cebolla)" lelopean, manifestazioa burutu genuen bazkaldu behar genuen gargardotegira arte. Ekimen jendetsua, bai, "El Correo españolek" aurreikusten zituen ondorioekin: Oi!laskoa, garagardo merkea, patxarana eta "terrorismoaren goraipamena", hain zuzen ere.
Bazkaldu ostean Gipuzkoatik etorritakoekin elkartu ginen, eta kontzertuaren prestakuntzari ekin genion: frogak egin, dana muntatu eta, noski, berebiziko mementua; taldeen ordena zehaztu. Zentzu horretan, Saskarrak-eko zikinek euren egistasmo zikina bermatu zuten: lehenak izango ziren. Jarraian, Portugaleteko "esquinjer criú"k aurkeztutako "Oi sin concensiones" entzungo genuen: Burdinkaia; basakeri burusoila, alegia. Hirugarrenak Bellator-eko gazte gipuzkoarrak izango ziren, Ñoñostiko Errealeko "pijoek" lortutako garaipenarekin motibatuta. Eta, azkenik, hiru talde telonero horien ostean, plater okagarri... nagusia: Tommy Guneko santurtziarrak, ikuskizu negargarri -baina aldi berean sutsu eta bizia- emoteko prest zirenak.


Frogak behin eginda, afaltzera joan ginen. Zorionez, eztago txosnetako bokatak baino zera sendagarriagorik erabateko atxurra kendu eta taula gainean egurra emateko (Burdinkaiako txakur-txirulek cous-cousa hartu zuten, argi gera dadila). Zegoeneko, hamaika t'erdiak ziren. Dana prest. Odola bero, burua bero, bihotza bero. Jaialdia hastear zegoen.
Ahots potentea, bi gitarra-jole gogor, baxulari ezinhobea eta bateria-jole bortitza. Euskara mihian, euskara bihotzean, euskara xede. Saskarrak (Saskarrak Punkoi Antisoziala) taula gainean, alegia. Azken urteetan Nafarroak bizi duen Pun/Oi eztandaren isladarik nagusienetarikoa. Txantreatar hauek izugarri ondo aritu ziren, kanta propioak eta euskaratutako hainbat bertsio jorratuz. Bertan ginenok, oro har, oso zapore ona utzi dutelakoan gaude, eta lehen taldea izan arren, jendaurrea berotu eta bertan egondako guztiak mugitu zituzten. "Non hobe" eta "Beti gogoan" kantak, besteak-beste, herri-ereserki moduan abestu ziren. Iruñerriatik etorritako batailoia maila nabarmen altua utzi zuen. Hitzik gabe, bihotzez.
Jarraian, bandera gorria ikustarazi ziguten. Igitaia eta mailua. Tiranteak, poloak, praka estuak eta Doc. Martens-ak. Benetako kaskamotzak, gaur egun "True Skins" deritzogunak. Langile eskualde batean sortuak, haziak, eta langile-amorruaren islada ezinhobea plazaratzen dutenek. "Kaleko jendea" dira, abesten duten moduan. Burdinkaiatarrek (Burdin) gogor, zorrotz eta ttinko aritu ziren taula gainean. Ingalaterrako Laurogeiko hamarkadaren Oi doinu klasikoaren itzal gorria kantetan, duintasuna eta borroka bera. Bozgorailu eta ekipoarekin arazoak izan zituzten arren, zuzeneko ederra eskaini zuten: "Biolentzia", "Vodka" eta "Fuck the Union Jack" bezalako kantak ez ziren falta. Gainera, Portugaletetar hauek egindako "Joe Hawkins" (The Oppressed) kantaren bertsioan, argi eta garbi utzi zuten argi eta garbi utzi behar zuten dena: "Ingalaterran sortua, mundutik zabaldua, Euskal Herrian gure erara" ("Oi! Doinuak"). Hori bai danbada. Ezkerraldeko Infa-Riot-ak, jaja.


Egunsentiko ordu biak aldera ziren, hurrengo taldearen txanda. Doinu zorrotza, arina, gogorra. Estatu mailatik datozkigun Harcore/Oi doinuak aintzat hartuta, Bellatoreko (Bellator - Urola) jendeak kontzertu izugarri eta paregabea eskaini zuen. Urola Kostako bostkotea, antifaxismoa gidari, ordu beteko saioa egin eta jendaurrea erabat motibatu zuen. "Tus días", "Sistemaren jokoan" edo Trastorno Mental taldeko "Antifaxista beti" bertsioarekin bertan zeunden gazte, heldu eta zahar guztiak (bai, baten-bat bertaratu zen, jaja) hunkitu eta berotu zituzten. Zarata kontundentea, letra koherenteak, eta, batez ere, konpromisioa. Ederra, benetan.
Aurreko talde guztiek kontzertu politak eman zituztenez, azkenengo taldeak oso zaila izango zuen ezarritako mailari eusteko. "Bertsio polizialak" esaten duen moduan, "gainerako taldeen maila ikusterakoan, Tommy Gun taldeko bateriajolea gogogabetu eta alkolean erori zen". Hau da: taldeko taldekide bat atxurtu eta erabat mozkortuta igo zen taula gainera. Akatsak-akats, oztopoak-oztopo, santurtziar hauek mailari eutsi zioten, gora-beherekin, bai, baina jarrera izugarriarekin. Sekulako zuzenekoarekin, "Zikinak", "Bakartia" eta Cockney Rejects-en "Oi! Oi! Oi!" bertsioetan erakutsitako adorearekin, besteak-beste, doinuarekin izandako arazoak jendaurreraren buru eta belarrietatik kendu eta kontzertua salbatu zuten. Hemendik aurrera, "Nazkagarrien aurka" izango dugu gudu-orro.


Tamalez, jaialdia bukaerara heldu zen, eta, nahiz eta arazo pilo izan, bertan egon ginen guztiok zapore oso gozo batekin geratu ginen, Jaialdia errepikatzeko modukoa. Antifaxismoa, koherentzia politikoa eta abertzaletasuna aisialdiarekin bateragarriak direla erakutsi zuten, taldeek ez ezik, bertan agertutako lagun guztiek ere. Gainera, aspaldian ez zela egiten Punk/Oi jaialdi arrakastatsu eta ederra Bilboko Aste Nagusian, eta bai Komantxe Konpartsa, bai Sare Antifaxistari, eskertu behar diogu. Ez soilik Jaialdia antolatzeagatik, baizik eta Jaietan jai-eredu euskaldun, herrikoi eta parte-hartzailea bultzatzeagatik. Hurrengo urtean egurra gehiago emongo dugu, ziur. Egon adi !!


Konpartsen Arteko Herri Kirolak

Aste Nagusia 2013
Auzolana eta Bigarrena



 
 

¡Ni una agresión sin respuesta! Concentración convocada por Bilboko Konpartsak en el Arriaga


Aste Nagusia 2013: Txupinera aurrera! Txupinerak bere suziria jaurti zuen


Pregolaria, txupinera eta Marijaia Arriagatik irtetean egindako Kaxarranka eta aurreskua (agurra), herritarren harrera txupinerari.

   

Txupin ofizialaren ondoren jaurti zuen suziria Jone Artolak Arriagako plazatik. Ondoren Marijaiarekin batera txosnagunean murgildu ziren.

ASTE NAGUSIA 2013 // GORROTOA ANTOLATU, ALTERNATIBAK ERAIKI

HIPHOP, FUNKY, ROCK, SKA, FOLK, REGGAE, PUNK,  ANTZERKIA, JOLASAK, ERAKUSKETAK, AUTOGESTIOA, ASANBLADAK TA EKINTZA ZUZENA. TA NOLA EZ, OKUPAZIOA.

2013-08-22

Komantxe konpartsaren rokodromoan gora egin dugu

Egun osoko eskaintza dute Bilboko hainbat konpartsek. Tartean da Komantxe. Txosna alboan duten rokodromoan gora egin genuen.

 

2013-08-20

Antifa Rock Gaua 2013 * V. Edizioa


Antifa Rock Gaua lelopean kontzertua burutuko da Bilboko Aste Nagusian.
Lau musika talde hartuko dute parte: Bellator, Saskarrak, Tommy Gun eta Burdinkaia. Musikalki, punk & rock, oi! eta hardcore doinuetan ibiltzen diren lau musika talde dira honakoak.

Txosnagunea, Komantxe konpartsa (Gune Pirata)
Laguntzen du: Sare Antifaxista
Abuztuak 20 asteartea, 23:30etan
Maita Ezazu Musika, Gorrota Itzazu Faxismoa eta Arrazismoa!

Ez dugu eraso sexistarik onartuko, ezta Aste Nagusian ere!

¡Ni una agresión sin respuesta! 
Concentración convocada por Bilboko Konpartsak este martes en el Arriaga


2013-08-15

El montaje de la txosna de Komantxe va a buen ritmo, pero todavia hay cosas por hacer... Animatu eta zatoz laguntzera !!



[Cast/Eusk] Comunicado de Bilboko konpartsak

Bilboko konpartsak ante el mantenimiento de la suspensión cautelar de la txupinera 2013, Jone Artola, quiere manifestar que:
Tal y como hemos repetido estos últimos días, no contemplamos que otra persona que no sea Jone Artola pueda ser txupinera de Aste Nagusia 2013, cargo que representa a todas las konparsas y su pluralidad. Como sobradamente hemos explicado en los medios de comunicación, en la Comisión Mixta de Fiestas y en las alegaciones presentadas en el juzgado, no existe ningún motivo real para que Jone no pueda ser txupinera.
En cuanto a la resolución judicial, resulta sorprendente que admitiendo las alegaciones presentadas, se mantenga la suspensión cautelar, máxime cuando tenemos muy reciente el recuerdo del mantenimiento cautelar de las sanciones impuestas a 2 konparsas, que finalmente fueron declaradas nulas después del irreparable daño que supusieron dichas sanciones en los dos años en que se aplicaron.
Resulta inaceptable que por intereses completamente ajenos a Aste Nagusia todos los bilbainos y bilbainas tengamos que sufrir esta desagradable situación generada por el ataque a sus iconos festivos y, en definitiva, a Aste Nagusia.
En el momento en que los tres iconos festivos de Aste Nagusia (Marijaia, txupinera y pregonera) no pudieran compartir el acto inicial de Aste Nagusia, no se darían las condiciones para que el acto del txupín se pueda desarrollar con normalidad, ya que en este caso faltaría una pieza elemental de este triángulo, precisamente quien se encarga de lanzar el txupín que da inicio a Aste Nagusia.
Desde Bilboko Konpartsak lamentamos que, otro año más, no nos dejen dedicar todo nuestro tiempo a lo que nos gusta, a hacer y generar fiesta, debiendo dedicarnos a estos asuntos que nada tienen que ver con nosotros. Aun así pondremos todo nuestro empeño en que los tres iconos festivos estén al nivel que merecen, y así todos y todas podamos disfrutar desde su inicio de la mejor Aste Nagusia posible, a pesar de que no sea como nos hubiera gustado por culpa de los aguafiestas.


Bilboko Konpartsok 2013ko txupineraren, Jone Artolaren, behin-behineko suspentsioaren aurrean, hurrengoa adierazi nahi dugu
Azken egunotan errepikatu dugun bezala, ez dugu planteatzen Jone Artola ez den pertsona bat 2013ko Aste Nagusiko txupinera izan daitekeenik, konpartsa guztiak eta haien pluraltasuna ordezkatzen dituen kargua. Komunikabideetan, Jai Batzorde Mistoan eta epaitegian aurkeztutako alegazioetan behin eta berriz errepikatu dugunez, ez dago inolako benetako arrazoirik Jone txupinera izan ez dadin.
Epailearen ebazpenari dagokionez, harrigarria da aurkeztutako alegazioak onartu ostean, behin-behineko suspentsioa mantentzea, bereziki orain dela oso gutxi bi konpartsari ezarritako zigorrak behin-behinean etetea onartu ez zenean, eta ondoren legearen kontrakoak eta baliogabeak deklaratu zirenean, dagoeneko kaltea eginda zegoenean.
Ez da onargarria Aste Nagusiarekin zerikusirik ez duten interesengatik bilbotar guztiok Aste Nagusiari eta bere ikonoei egindako eraso honen egoera nazkagarria jasan behar izatea.
Aste Nagusiaren 3 ikonoak (Marijaia, txupinera eta pregoilaria) bere hasierako momentua konpartitu ezin dezaketen egoera batean, ez dira ematen txupinaren ekitaldia normaltasunez egiteko baldintzak, izan ere kasu honetan hiruki honen funtsezko elementu bat faltako litzateke, hain zuzen Aste Nagusiari hasiera ematen dion txupina botatzen duena.
Bilboko Konpartsontzat tamalgarria da, beste behin ere, gure indar eta denbora guztia benetan gogoko dugunean ez ematea, jaia sortu eta disfrutatzea, gurekin zerikusirik ez duten gai hauekin ibili beharrean. Hala ere, gure gogo guztia jarriko dugu jaietako 3 ikonoak merezi duten mailan egoteko, horrela guztiok hasiera hasieratik posible den Aste Nagusirik onena bizi ahal izateko, nahiz eta gustatuko litzaiguken bezalakoa ez izan aguafiesten erruz.
http://www.bilbokokonpartsak.com/