2013-08-11

"HERRI AZOKA" III. EDIZIOA


KOLEKTIBOEN MERKATUA
ASTE NAGUSIA 2013
Areatzako jai esparruan / Recinto festivo del Arenal

TOKIA: KOMANTXE KONPARTSAKO TXOSNAN
ORDUA: 17:00tik * 21:00etara
EGUNAK: 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25

Komantxe Konpartsa comparte gune con Zaratas Konpartsa - Komantxe eta Zaratas konpartsak (Gune Pirata)

2013-08-02

Udaletxea Okupatu


GuKatu! eta zu?
Abuztuaren 21ean asteazkena, 18:00etan
www.7katugaztetxea.com

7 Katu gaztetexea arriskuan//Asanblada orokorra



7Katuko asanbladaren oharra:

"Kaixo guztioi,

Batzuek jada jakingo duzuenez, Zazpi Katu Gaztetxearen egoera okertu egin da. Desalojo posible baten aurrean gurekin bat erantzuteko deialdia lu...zatzen dizuegu.

Beraz, ostegun honetan, hilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan Zazpi Katu Gaztetxean egingo den asanblada irekira gonbidatzen zaituztegu. Oso garrantzitsua da, beraz, zenbat eta jende gehiago etorri, orduan eta hobeto!

Animatu eta zabaldu mezua!
 

Egurre!!"

2013-05-23

Bilboko Konpartsen komunikatua Aste Nagusiko kontzertuen inguruan

ASTE NAGUSIKO KONTZERTUEN INGURUAN

Bilboko Konpartsetatik Aste Nagusiko kontzertuen leku aldaketa dela eta asteburuan eta gaur bertan sortu den polemikaren inguruan zera adierazi nahi dugu:

1. Bilboko Udaletxeko Gobernu Taldeak Jai Batzorde Mistoan aurkeztu duen erabaki baten aurrean gaude. Hau da, Bilboko Konpartsakek ez du inolako parterik eduki erabaki honetan. Berriro ere Jai Batzorde Mistoa eztabaidak eta erabakiak hartzeko baino "dando cuenta" bat izango balitz bezala erabiltzen dutelako. Are gehiago, harrigarria da Udaletxeko Gobernu taldeak Aste Nagusiko kontzertuak desaktibatzeko duen joera, lehen zortzi egunetan eta egun bakoitzean bi kontzertu izaten genuen, orain sei egunetara pasatu gara eta egun bakoitzean kontzertu bakarra daukagu, gainera jaialdi bat antolatzen dute Aste Nagusiaren hurrengo astebururako

2. Batzorde ezberdinetan esan dugun bezala gure ustez Kontzertuak jai esparrutik gertu egon behar dira: horrela jai esparruari indarra ematen zaiolako. Gure proposamen zehatza hainbat urte badaramagu esaten Etxebarria parkea dela. Askotan komentatu dugu Zirkua hortik mugitu daitekeela Botika Zaharrera eta Etxebarria parkea ondo antolatu daiteke dana hortxe sartzeko.
Beraz, uste dugu Jai Batzorde Mistotik eztabaida bat zabaldu behar dela auzokideekin eta ez orain egin den bezala, ezer adostu gabe planteamendua itxita eta erabakia botatzea.

SOBRE LOS CONCIERTOS DE ASTE NAGUSIA

Desde Bilboko Konpartsak queremos expresar lo siguiente, sobre el cambio de ubicación de los conciertos de Aste Nagusia y sobre la polémica que ha surgido al respecto este fin de semana y en la mañana de hoy:

1. Nos encontramos ante una decisión tomada por el Equipo de Gobierno y presentada en la Comisión Mixta. Bilboko Konpartsak no ha tenido ninguna participación en dicha decisión. De nuevo se ha planteado la Comisión Mixta como un espacio de "dando cuenta" en vez de utilizarla como el espacio de debate y de toma de decisiones que debería ser. Es mas, es increíble la tendencia que tiene el equipo de gobierno del Ayuntamiento a desactivar los conciertos de Aste Nagusia, antes teníamos ocho días y en cada día dos conciertos, ahora hemos pasado a seis días y con un único concierto por día, ademas de organizar un festival para el fin de semana siguiente a Aste Nagusia

2. Tal y como hemos expuesto en diferentes Comisiones, para nosotros y nosotras los conciertos tienen que estar lo más cerca posible del espacio festivo: porque así se le da más fuerza y empaque. Nuestra propuesta exacta, que ya llevamos años diciendo, es el parque de Etxebarria. En diversas ocasiones hemos comentado la posibilidad de mover el Circo a Botika Zaharra y organizar de manera adecuada el espacio en el parque de Etxebarria
 Así que, creemos que es desde la Comisión Mixta desde donde debe abrirse un debate con los vecinos y no tal y como se ha hecho en este caso, sin consensuar nada lanzar un planteamiento cerrado.

2013-02-11

II. OTSOEN GAUA // ERANDIOKO KALEZULO GAZTETXEAN



Hiri basatian Ez gara Beldur
Otsoen antzera Taldea baitugu.



Komantxe Konpartsak antolatutako bigarren OTSOEN_GAUA heltzear dago!!!

Gure lehen ta OTSOGAU bakarra Kukutza III gaztetxean antolatu genuenetik, 2 urte pasa dira ta Bilbo-Bizkaiko gaztetxe ta etxebizitza okupatuek aldaketa asko jasan ditugu. Desalojo asko ta mehatxuak, han geratu zaizkigu Kuku, Uztaldi, Patakon, Ermitatze...

Baina okupazio ugari izan ditugu!

Nerbioi Itsasadarreko eskumaldean, Sekeko Gaztetxeak 3 urte beteko ditu. Txorimalok 6 ta indartsu, ta Erandiokoak 1 ta aurrera doa!. Plentzi ta Gorlizko gazteek beste mundu bateko isun bat ekiditu ostean, hondartza ondoko lokalak okupatu ta hortxe daude Urdulizgo gazteek bezala! Itzubaltzeta ibaiko obrak direla medio gaztetxea salbatzea lortu dute.

Ezkerraldean berriz, La Kelok tinko dirau ta Txirbilenea indartsu agertu da Sestaon. Bilbon be 7Katuk 6 urtetxo bete ditu,  ta Izarbeltzek Bilboko hegoaldean mantentzen da aktibo. Beraz, ospatzekoak baditugu ere. Ta aurten urte ederra izango dugula uste dugu!!

Horrexegatik zuekin guztiokin ospatu nahi dugu OTSOEN GAUA. Desalojatu zaituztenokin, okupatzen jarraitzen duzuenokin. Borrokaren grina galdu ez duzuenekin.

Martxoak 2, Erandioko Kalezulo gaztetxean.

-12.00 Motxilak ta riñonerak egiteko Ta Elektrizitate basiko tailerra
-15.00 bazkari herrikoia
-18.30 ginkana-poteoa
-21.30 kontzertuak:

Ziribulio Sound(from Glaukoma/Tolosa)
 


Siroka
 

2012-08-07

BASERRI EGUNA | Abuztuaren 23 - Komantxe Konpartsan

Goiz osoa Baserriko produktuen erakusketa, eskulanak, kontsumo taldeen informazioa, ume eta helduentzako talo tailerra, jolasak, probak (txapela jaurtiketa…)// Toda la mañana exposición de productos de baserri, manualidades, información sobre los grupos de consumo, taller de talo para niñxs y mayores, pruebas, juegos (lanzamiento de txapela…)



on egin!

2012-08-01

Drogen kontsumoa gune antagonistetan

Aste Nagusia badator bai, eta Marijaiarekin bat, gure gorputz eta buruei egindako erasoak. Parrandan goazenean droga mota ezberdin asko hartzen ditugu, eta geihenetan ez dugu kontsumo horri buruz hausnartzen.

Hona hemen TasTas irratiko "Suelta la olla" saioan komantxeroa den Aitorri egindako elkarrizketa. Bertan drogen kontsumoari buruz arituko dira ikuspegi kolektibo batetik, autojustifikazioetaz urruntzeko asmoarekin.

Drogak gaztetxeetan

On egin deizuela, ta Aste nagusian ikusten dugu!!!

Gora Marijaia!
Gora Aste Nagusia!
Gora jai herrikoiak!