2012-08-01

Drogen kontsumoa gune antagonistetan

Aste Nagusia badator bai, eta Marijaiarekin bat, gure gorputz eta buruei egindako erasoak. Parrandan goazenean droga mota ezberdin asko hartzen ditugu, eta geihenetan ez dugu kontsumo horri buruz hausnartzen.

Hona hemen TasTas irratiko "Suelta la olla" saioan komantxeroa den Aitorri egindako elkarrizketa. Bertan drogen kontsumoari buruz arituko dira ikuspegi kolektibo batetik, autojustifikazioetaz urruntzeko asmoarekin.

Drogak gaztetxeetan

On egin deizuela, ta Aste nagusian ikusten dugu!!!

Gora Marijaia!
Gora Aste Nagusia!
Gora jai herrikoiak!

KOMANTXE KONPARTSAREN 1. BIDEO RALLYA

Komantxe Konpartsak Bilboko Aste Nagusiko 1. Bideo Rallya aurkezten du. Rallya abuztuaren 22an izango da. Lehiaketan parte hartzen dutenek gaia jaso ahal izango dute goizeko 9:00etan antolatzaileen eskutik. Parte hartzaileek euren lana aurkeztu beharko dute 20:00etan, eta 22:00etan saridunak aurkeztuko dira. Generoa librea da: fikzioa, dokumentala edota bideo-sorkuntza.
 
Parte hartzaileek euren materiala ekarri beharko dute bideoa ekoizteko eta muntaia egiteko. Komantxe Konpartsak leku bat antolatuko du karpa, mahai eta elektrizitatearekin parte hartzaileentzako. Era berean, lan-taldeek lekua edukiko dute euren gauzak uzteko grabaketa egiten duten bitartean.



Komantxe Konpartsa presenta el primer Video Rally de la Aste Nagusia. El Rally tendrá lugar el dia 22 de Agosto. Para todxs lxs participantes que tomen parte, el tema será dado a las 9:00 por parte de lxs organizadorxs. Lxs participantes presentarán su trabajo a las 20:00 de este mismo dia, y a las 22:00 serán dados a conocer lxs premiadxs. El género es libre: ficción, documental, o video-creación.
 
Lxs participantes tendrán que traer su propio material para grabar y editar. Komantxe Konpartsa acondicionará un espacio con carpa, mesas y electricidad para que lxs participantes tengan un sitio donde trabajar.




2012-07-24

Piratagunea// 2012ko Aste Nagusirako kontzertuak


Penadas por la Ley, Distorsión, Mentenguerra, Raperos de Emaús, Willis Drumond, Carniceros del Norte, Sobieht, Esteka, La Fea Doris eta Devil Vow.





2011-08-31

ZORIONAK KOMANTXE ETA EHko TRIBUEI!

Giro jatorra eta konpromezu handia erakutsi dugu denon artean, moantajearen lanketan, aste nagusian egunez egun zein desmontaian izan den jarrera ikaragarria izan da, zorioooonak!
Bidali zuen argazki edo bideoak eta laster gure webgunean izango dira...

2011-08-18

GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON, ABUZTUAK 25



Orain dela 3 urte espekulazioaren burbuilak eztanda egin zuen, berarekin hiri modernoen bandera-ontzi zena irauliz, espekulazioa hain zuzen ere. Ordutik inperioaren ontzidiak norabidea indartu duela ikusi dugu, guztion artean poliki -poliki eraiki ditugun irlatxoekin bukatu nahian.

Irla hauek gaztetxeak dira. Justuagoa den jendarte bat sortzeko guneak, non eta desberdinak zein parekoak izaten ikas dezakegun, zer zarena, daukazuna baino garrantzitsuagoa den lekua. Gune hauen gehiengoak gune okupatuak dira. Kortsarioen eta ontzidi inperialisten eskutik Herriak berak berreskuratuak. Jabego pribatuaren gehiegikeriaren eta gune autogestionatu ezaren arteko konfliktua azaleratzen duten espazioak dira.

Azkenengo hilabeteotan desalojo-bolada bat jasan dugu, eta okupazio mugimenduarekin bukatzea helburua duen ekaitz errepresibo bat dator, horrela gazteok desmasia bat den inposatutako sistema honen aurrean, autoantolakuntzan eta alternatibak eskaintzen jarraitu ez dezagun. Desalojatuak edo erasotuak izan diren La Komi, Iralako Gazte lokala, Ermitatze Plentzian, Koskoenea Portugaleten, Zalla edo Kukutza III gaztetxea freskoen ditugun adibideak dira.

Ez gara galernen eta ontzidi ikusgarrien beldur. Korrontearen kontra igeri egiten jarraituko dugu, ur nahastuetan murgiltzen eta ez dugu inoiz dudarik izango kai abandonatuak abordatzerako orduan, noizbait nahi duenak porturatu dadin.

Gure Itsasadar maiteko kai polit honetatik, datorren abuztuaren 25ean, osteguna arratsaldeko 17.00etan gaztetxeen defentsan bustitzeko egiten dugu deia Bilboko Plaza biribilean. Ah, ta ekarri ezazue gero izango ditugun sopresentzako arropak, Kulturgunean sikoblok proba eta errekaren okupazioa izango baitugu!

Gehitu nahi genuke, Komantxek, Bilboko Okupazio Mugimenduaren konpartsa den heinean, Aste Nagusian izango dugula, eta danok gonbidatuta zaudetela txosnan porturatzeko.

2011-08-10

ABUZTUAK 25, GAZTETXEAK DEFENDA DITZAGUN!

Kaixo Euskal Herriko gaztetxekideok!
Bilboko Aste Nagusian, Manifestazio polit bat eramango dugu aurrera gaztetxeen defentsan. Abuztuak 25ean, osteguna, arratsaldeko 17:00etan plaza zirkularretik hain zuzen ere.
Azkenengo hilabeteotan, hainbat gaztetxek eta gune liberatuk jasan dugu sistemaren errepresioa. Zallako gaztetxea, Durangoko Sapuetxe, Plentziako Ermitatze, Errekaldeko Kukutza III, Erromoko Itzubaltzeta, Santutxuko Lakomi, Iralako Gazte lokala, Ordizikoa, Kutxi 103, Portugaleteko Koskoenea, Groseko Kortxoenea, Arriagako, Busturiko Kattagorri... Horregatik, erantzutera goaz!
Egun osoan zehar ekimenak izango ditugu, manifestazioaz aparte, jaiak direla eta:

12:00 Onda Txapelketa
14:00 Gaztetxe eta gazte asanbladen Bazkari erraldoia
20:00 Itsasadarra okupatzera (Euskalgune ondoan) ekarri zure “tramankulu flotzatzailea”
23:30 Bailoteo Kontzertuak (AFU, Bizkaiko golfoak, Skasti)


Egun horretan ikusiko dugulakoan, ikusi arte!!!
Gora euskal herriko gaztetxeak!

2011-08-09

BADATOR ASTE NAGUSIA 2011

Aurten BAI!
Udalari trikimailuak agortu zaizkio, Bilboko okupazio mugimenduaren konpartsak Aste Nagusian (Abuztuak 20-28) txozna izango du. Hamaika ekimen, kolore eta festa giro sanoa jendarteratzeko, hona hemen egitaraua eta kartela. Tribu batekoa bazara eta TXANDArenbat egin nahi baduzu, idatzi hona: komantxekonpartsa@gmail.com. Zure zain gaude, animo eta gozatu gurekin batera!