2011-08-31

ZORIONAK KOMANTXE ETA EHko TRIBUEI!

Giro jatorra eta konpromezu handia erakutsi dugu denon artean, moantajearen lanketan, aste nagusian egunez egun zein desmontaian izan den jarrera ikaragarria izan da, zorioooonak!
Bidali zuen argazki edo bideoak eta laster gure webgunean izango dira...

2011-08-18

GAZTETXEEN ALDEKO MANIFESTAZIOA, BILBON, ABUZTUAK 25



Orain dela 3 urte espekulazioaren burbuilak eztanda egin zuen, berarekin hiri modernoen bandera-ontzi zena irauliz, espekulazioa hain zuzen ere. Ordutik inperioaren ontzidiak norabidea indartu duela ikusi dugu, guztion artean poliki -poliki eraiki ditugun irlatxoekin bukatu nahian.

Irla hauek gaztetxeak dira. Justuagoa den jendarte bat sortzeko guneak, non eta desberdinak zein parekoak izaten ikas dezakegun, zer zarena, daukazuna baino garrantzitsuagoa den lekua. Gune hauen gehiengoak gune okupatuak dira. Kortsarioen eta ontzidi inperialisten eskutik Herriak berak berreskuratuak. Jabego pribatuaren gehiegikeriaren eta gune autogestionatu ezaren arteko konfliktua azaleratzen duten espazioak dira.

Azkenengo hilabeteotan desalojo-bolada bat jasan dugu, eta okupazio mugimenduarekin bukatzea helburua duen ekaitz errepresibo bat dator, horrela gazteok desmasia bat den inposatutako sistema honen aurrean, autoantolakuntzan eta alternatibak eskaintzen jarraitu ez dezagun. Desalojatuak edo erasotuak izan diren La Komi, Iralako Gazte lokala, Ermitatze Plentzian, Koskoenea Portugaleten, Zalla edo Kukutza III gaztetxea freskoen ditugun adibideak dira.

Ez gara galernen eta ontzidi ikusgarrien beldur. Korrontearen kontra igeri egiten jarraituko dugu, ur nahastuetan murgiltzen eta ez dugu inoiz dudarik izango kai abandonatuak abordatzerako orduan, noizbait nahi duenak porturatu dadin.

Gure Itsasadar maiteko kai polit honetatik, datorren abuztuaren 25ean, osteguna arratsaldeko 17.00etan gaztetxeen defentsan bustitzeko egiten dugu deia Bilboko Plaza biribilean. Ah, ta ekarri ezazue gero izango ditugun sopresentzako arropak, Kulturgunean sikoblok proba eta errekaren okupazioa izango baitugu!

Gehitu nahi genuke, Komantxek, Bilboko Okupazio Mugimenduaren konpartsa den heinean, Aste Nagusian izango dugula, eta danok gonbidatuta zaudetela txosnan porturatzeko.

2011-08-10

ABUZTUAK 25, GAZTETXEAK DEFENDA DITZAGUN!

Kaixo Euskal Herriko gaztetxekideok!
Bilboko Aste Nagusian, Manifestazio polit bat eramango dugu aurrera gaztetxeen defentsan. Abuztuak 25ean, osteguna, arratsaldeko 17:00etan plaza zirkularretik hain zuzen ere.
Azkenengo hilabeteotan, hainbat gaztetxek eta gune liberatuk jasan dugu sistemaren errepresioa. Zallako gaztetxea, Durangoko Sapuetxe, Plentziako Ermitatze, Errekaldeko Kukutza III, Erromoko Itzubaltzeta, Santutxuko Lakomi, Iralako Gazte lokala, Ordizikoa, Kutxi 103, Portugaleteko Koskoenea, Groseko Kortxoenea, Arriagako, Busturiko Kattagorri... Horregatik, erantzutera goaz!
Egun osoan zehar ekimenak izango ditugu, manifestazioaz aparte, jaiak direla eta:

12:00 Onda Txapelketa
14:00 Gaztetxe eta gazte asanbladen Bazkari erraldoia
20:00 Itsasadarra okupatzera (Euskalgune ondoan) ekarri zure “tramankulu flotzatzailea”
23:30 Bailoteo Kontzertuak (AFU, Bizkaiko golfoak, Skasti)


Egun horretan ikusiko dugulakoan, ikusi arte!!!
Gora euskal herriko gaztetxeak!

2011-08-09

BADATOR ASTE NAGUSIA 2011

Aurten BAI!
Udalari trikimailuak agortu zaizkio, Bilboko okupazio mugimenduaren konpartsak Aste Nagusian (Abuztuak 20-28) txozna izango du. Hamaika ekimen, kolore eta festa giro sanoa jendarteratzeko, hona hemen egitaraua eta kartela. Tribu batekoa bazara eta TXANDArenbat egin nahi baduzu, idatzi hona: komantxekonpartsa@gmail.com. Zure zain gaude, animo eta gozatu gurekin batera!



WEBGUNE BERRIA MARTXAN!


Ongi etorriak BOM Bilboko okupazio mugimenduaren konpartsaren webgunera. Komantxe izena, auzoetako tribu (gaztetxe eta gazte asanblada) ezberdinen identidadetik etorriko da, ama lurraren, gure territorioen (auzo zein gaztetxeen) defentsa, eta udalaren jarrera autoritarioaren kontra jardutea du helburu konpartsa honek. Jaiak, gune herrikoi, kritiko eta partehartzaileak bihurtzeko ahalegina egiten dugu. Eta gure kolorea, nola ez, laranja, historikoki Bilboko okupazio mugimenduak erabilitakoa da.

Komantxe konpartsa, 2008 urtean jaioko da Bilboko okupazio mugimenduaren jai herrikoietarako tresna bezala, horrela, ihauterietan egin genuen gure lehen agerraldi publikoa, komantxer@s jantzita eta azkunaren zipakeroak zein udala (karroza) erasotzen ibili ginen. Geroztik, hamaika ekimenetan parte hartu eta eta jai herrikoien defentsa egin dugu Bilboko konpartsekin batera.